Zergatik pasatu dira historiara Janis Joplin, The Beatles, Whitney Houston edo Michael Jackson?? Ze berezitasun zuten munduari eskaintzeko? Eta ze motako eragina izan zuten etorkizuneko musikari eta abeslariengan?
Musikaren historiak ez du arte honen lenguaia soilik aztertzen, musikak, arteak eta kulturak gizartearen norantz norakoak azaltzen ditu moda eta gustu ezberdinen bidez adieraziz. Garai bat eta gizarte bat ulertzeko bere musikari begirada bat botatzea besterik ez dago. Baina musika popularrean badago konstante bat mendeak pasa ahala hor jarraitzen duena: ahotsaren garrantzia eta abeslariekiko miresmena.
Entzuleok ahotsarenganako erakargarritasuna sentitzen dugu bapatean nahi ta nahi ez, bere adierazpen gaitasuna eta birtuosismoa goraipatzen ditugu betidanik, abeslariek ikusleen begirada guztiak jasotzen dituzte eta ondorioz historian egon diren abeslari ezagun eta bikainak gure bizitzako parte dira.
Ikastaro honetan musikaren historian murgilduko gara 50. Hamarkadatik gaur egunerarte rock n´roll, soul, heavy metal, kantautore edo psicodeliari buruz hitz egingo dugu estilo bakoitzeko abeslari esanguratsuenen eskutik.
Irakaslea: Irati Bilbao
Artearen historian graduatua (EHU-UPV) eta Jazz kantuan lizentziatua Musikene Euskal Herriko Goi Maila Musika ikastegian. Abeslaria eta kantu irakaslea da. Gaur egun irakaskuntzan aritzeaz gain zuzeneko musika emanaldiak eskaintzen dihardu hainbat proiektu ezberdinekin batera, besteak beste Sarrabete taldea edo bere jazz laukotearekin diskak publikatu dituelarik Begin (Errabal 2020) eta Bloom (Errabal, 2024).
Ordutegia: Astearteetan, 18:00etatik 19:30 era.
Ikastaroaren egutegia:
Azaroa: 18, 25
Abendua: 2, 9 y 16
Urtarrila: 13, 20 y27
Otsaila: 3, 10
Hizkuntza: Euskara
A partir del día 10 de noviembre, lunes, miércoles y viernes de 10.00-13.30 hrs.