16 September 2025
San Sebastian Campus
Eguna: irailak 16, asteartea
Ordua: 10:00 -13:00
Tokia: Foro Aretoa, Larramendi eraikina, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa.
Aurten ere, Deustuko Unibertsitateak, “La Caixa” Fundazioarekin lankidetzan, Boluntariotzaren Azoka egingo du Donostiako campusean. 17 erakunde solidariok hartuko dute parte bertan, ikasleei boluntariotzako hainbat programa eta aukera hurbiltzeko, besteak beste gizarte inklusioaren, ingurumenaren edo kalteberatasun egoeran dauden pertsonei laguntzearen esparruetan. Edizio honetan parte hartuko duten erakunde eta elkarteen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Adinkide, Alboan, AlgaraKlown, Aspace, Atzegi, BadaBideBat, Contra el Cáncer Gipuzkoa, Cruz Roja, Hazi eta ikasi, InteRed, Jesuitak Ikastetxea, Loiolaetxea, Munduko Begiak, Ortzadar, Ostadar Incklusioa, SOS Racismo, Fundación Goyeneche, Kaebnai y Ume Alaia.
Azoka funtsezko gunea da gazteek beren denbora eta talentua gizartearen zerbitzura nola jarri dezaketen ikus dezaten, Deustuko Unibertsitateak gizarte justiziarekin eta elkartasun balioak sustatzearekin duen konpromisoarekin bat, ignaziotar tradizioaren arabera. Deusto Campus Elkartasunak antolatzen du ekitaldia eta, urtez urte, gizarte kausetan modu aktiboan laguntzeko interesa duten ikasleen eta beren lanerako boluntarioak ezinbesteko dituzten erakundeen arteko topagune bihurtu da.Izan ere, ikasleek boluntariotza aukerak lehen eskutik ezagutzea errazten du Azokak. Deusturentzat, “unibertsitateko boluntariotza gizartean inplikatzeko eta besteen ongizatean laguntzeko biderik indartsuenetako bat da”. Azokak boluntariotzaren bidez landu daitezkeen askotariko proiektuak eta kausak erakutsiko ditu: zailtasunak dituzten haurrentzako hezkuntza ekintzak, ingurumena babesteko proiektuak, osasun komunitarioko ekimenak, krisi garaietako laguntza.