Irakaslea: Irati Bilbao.
EHUn Artearen Historian graduduna eta Musikene-Euskal Herriko Goi mailako Musika Ikastegian Jazz Kantuan lizentziaduna, gaur egun kantaria eta kantu irakaslea da. Irakaskuntza eta zuzeneko emanaldiak bateratzen ditu hainbat talderekin; besteak beste, Sarrabete taldeko abeslaria da eta jazz proiektu pertsonala ere badu, zeinarekin Begin (Errabal 2020) eta Bloom (Errabal 2024) diskoak argitaratu dituen.
Zergatik pasatu dira historiara Pavarotti, Ella Fitzgerald, Sinatra edo Elvis? Zer izan dute haien ahotsek eta pertsonalitate bereziek munduari eskaintzeko? Eta zer eragin izan dute haien ondorengo musikan? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuten saiatuko gara ikastaro honetan.
XX. mendearen hasieran afroamerikar komunitateak sortutako estiloen egiturak, harmoniak, instrumentazioak, kontzeptu erritmikoek eta ahotsek markatu dute gaur egun arte egin den musika guztia, eta aztertuko ditugun ahotsek, Maria Callas, Louis Armstrong, Dinah Washington, Sam Cook edo Elvisek berak, bere garaiko musikaren funtsezko ezaugarriak bildu dituzte.
Bakarrak egin zituzten ezaugarriak eta besteengandik bereizi zituztenak aztertuko ditugu, baina baita garai bateko ikono eta ordezkari bihurtu zituztenak ere.
Horario: martes, de 17:00 a 18:30
Calendario: 20 y 27 de octubre; 3, 10, 17 y 24 de noviembre; 1 y 15 de diciembre; 12 y 19 de enero.
Idioma: euskara