FILOSOFIA, POLITIKA
eta EKONOMIA gradua+ NAZIOARTEKO MERKATARITZARAKO TREBETASUNAK

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta lan-irteerak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      hurbildu lan-munduraPraktikak enpresetan

      PRESTAKUNTZA OSAGARRIA

      Praktikak ikasgelako ikasketa teoriko eta praktikoen osagarriak dira.

      GAITASUNAK GARATZEA

      Ikasleen gaitasun teknikoak, metodologikoak, pertsonalak eta parte-hartzaileak garatzen laguntzen dute.

      SOZIALIZAZIOA ENPRESETAN ETA ERAKUNDEETAN

      Erakundeko kideekiko elkarbizitzak enpresa eta erakundeetan sozializatzen laguntzen du.

      BENETAKO LAN METODOLOGIA

      Lagungarriak dira errealitate profesionalerako egokitutako lan metodologia ezagutzeko, hori aurkituko baitute ikasleek lanean hasten direnean, eta hor kontrastatu eta aplikatu beharko dute ikasitakoa.

      LAGUNARTEKO HARREMANAK HOBETZEN DITUZTE

      Praktikak egiten diren erakundeko edo enpresako kideekiko elkarbizitzak lagunarteko harremanak aberasten ditu.

      LANERATZEA ERRAZTEN DUTE

      Ikasleen dohainak zabaltzen eta haien lan-merkaturako sarrera errazten duen esperientzia praktikoa izateko aukera eskaintzen dute.

      ETA ESPERIENTZIA BERA IZAN DADILA IKASBIDERIK ONENA!

      DEUSTUTIK ZUREKIN JOANGO GARA...

      01

      JARRAIPEN PERTSONALIZATUA

      Bi tutorek (bat praktikak egiten diren kanpoko erakundearena eta bestea unibertsitatearena berarena) ikaslearen jarraipena egiten dute praktikek irauten duten bitartean, eta txosten bidez ebaluatzen dute praktika horri esleitutako gaitasunak, orokorrak nahiz espezifikoak, lortu diren ala ez.

      02

      ENPRESAK, ERAKUNDEAK ETA ENTITATE PUBLIKOAK

      Praktikak hainbat sektoretako enpresa, erakunde eta entitate publiko eta pribatuetan egiten dira. Lehen lan-esperientzia hau erakusleiho ezin hobea da lanbiderako dohainak erakusteko eta curriculum vitaea aberasteko.

      03

      HITZARMEN BERRIAK

      Ikasturte bakoitzean praktikak egiteko hitzarmen berriak kudeatzen dira enpresekin, interesa duten ikasleek esperientzia horretaz gozatzeko aukera izan dezaten. Enpresetan eta erakundeetan praktikak egiteko aukerak ugari dira, eta ingurune ekonomikoaren errealitate aldakorraren arabera egokitzen dira. 

      Lan egiten hasi edo espezializatzen jarraitzeko aukera daukazu.

      Eta gradua egin ondoren...

      Graduondoko prestakuntza

      Masterrean sartzeko aukera asko daude, eta desberdinak dira, egin duzun ibilbidearen arabera.

      Gainera, zure bokazioa irakaskuntzabada, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzako Unibertsitate Masterra egin dezakezu, eta horrek irakaskuntzarako gaituko zaitu.

      • politika sozial eta ekonomikoen arloko aholkulari gisa.
      • proiektuak koordinatzen eta gatazkak konpontzen.
      • analisi politikoa, ekonomikoa eta soziala egiten (herritarren iritziak, balioak eta jarrerak, dinamikak eta joerak).
      • agertoki politikoak zehazten, programak, planak, adierazleak eta helburuak ebaluatzen.
      • estrategia politiko, sozial eta instituzionalen diseinua egiten.
      • eta txostenak prestatzen.
      • Zuzendaritzan eta kudeaketan. 
      • Komunikazioan (eta zuzendaritza-mailaren eta maila operatiboaren arteko transmisioan erakunde eta enpresa pribatuetan).
      null

      Eta Unibertsitatetik...Lana bilatzen laguntzen dizugu

      DEUSTO ALUMNI

      Deusto Alumni elkarteak lan-merkatura sartzen laguntzen du, bai eta enpleguaren inguruko lege-orientazioa eta -aholkularitza ematen ere. Elkarte horretan, era berean, zure espiritu ekintzailea garatzen laguntzen dizugu eta, nahi baduzu, daukazun enpresa-proiektua gauzatzeko laguntza ere eskaintzen dizugu.

      DEUSTULAN

      Gainera, DeustuLan Laneratzeko Zentro Integralak laguntza ematen dizu lehenengo lanpostuetan, lan-eremuan dituzun kezka eta prestakuntzaren inguruan aholkatuz. Horrez gain, elkarte horrek, enplegu bilaketarekin lotutako beste gai batzuetan ere lagunduko dizu, hala nola, lan elkarrizketa bat prestatzen edo Curriculum Vitaea egiten.

      ENPLEGU-FOROAK

      Horren guztiaren osagarri, urtero antolatzen dugu Enpleguaren Foroa, enpresekin harremanetan jartzeko, curriculuma entregatzeko, aurkezpenetara, mintegietara eta tailerretara joateko eta, era berean hautaketa-prozesuetan parte hartzeko.

      Jose Luis Retolaza. Enpresetako, hirugarren sektoreko edo administrazio publikoko gobernamenduarekin lotutako profilak dira gure graduatuen kokapen naturala.

      Enpresetako, hirugarren sektoreko edo administrazio publikoko gobernamenduarekin lotutako profilak dira gure graduatuen kokapen naturala.

      Jose Luis RetolazaIrakaslea

      Filosofia, Politika eta Ekonomia

      Erlazionatutako titulazioak