Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako gradua+ Ingurune Digitalen Zuzendaritza

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Graduari buruz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      Enpresa-kudeaketa mundu global eta digitalean

      Graduari buruzkoak

      Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Ingurune Digitaletako Zuzendaritzako Graduan, ekonomia digital berrian aplikagarriak diren enpresa- eta kudeaketa-ezagutzak garatuko dituzu. Enpresek beren arlo bakoitzetik nola funtzionatzen duten ikasiko duzu, eta eraldaketa digitalaren erronkei aurre egiteko prestatuko zara; horrela, prestakuntza osoa, globala eta integratzailea lortuko duzu.

      null

      Zer ikasiko duzu?

      Gradu honekin, zure erakundearen lehiakortasuna hobetuko duten proiektuak lideratzeko trebetasunak lortuko dituzu, eta negozio-eredu berrietara egokitzeko tresna berriak menderatuko dituzu. Enpresa baten estrategia diseinatzen ikasiko duzu, enpresa-proiektuak kudeatzen, eta finantzen, marketinareneta pertsonen kudeaketaren berezitasunak ezagutuko dituzu.

      null

      Baldin eta...

      Gizartearen erronkekin kezkaturik bazaude, eta enpresan egiten duzun lanaren bidez balioa sortu nahi baduzu; erakundeen ikuspegi orokorra izan nahi baduzu eta enpresek nola funtzionatzen duten jakiteko jakin-mina; zenbakiak eta talde-lana gustuko badituzu, hau da zure gradua.

      • Tokia:

        Bilboko Campusa

      • Titulazioa:

        EAZ + Ingurune Digitalen Zuzendaritza

      • Iraupena/kredituak

        4 urte - 280 ECTS

      • Hizkuntza

        Espainieraz - Euskaraz - Ingelesez

      • Plazak

        450 plaza guztira, Bilboko eta Donostiako EAZ programa guztien artean banatuak.

      • Irakaskuntza mota

        Presentziala

      • Sarrera prozesua:

        Sarrera prozesua itxita

      • Fakultatea:

        Deusto Business School
      • Partekatu:

      Presta zaitez enpresen errealitate berrirakoIngurune Digitaletako Zuzendaritza

      Titulu propioa - 40 ECTS

      Ingurune Digitaletako 40 ECTS ditu. EAZ Graduaren osagarri gisa egingo dituzu 4 urteetan zehar. 

      Nola ikasiko duzu?

      Business cases, enpresen proiektu errealak, mintegiak, lantegiak eta workshopak izango dituzu. Gainera, ikasgelan profesionalak izateak aukera emango dizu enpresek bizi dituzten benetako kasuei aurre egiteko.

      Bereizgarria

      Enpresen eraldaketa digitalak horretarako prestatutako profil profesionalak eskatzen ditu. Titulu propio honekin, hiru ingurunetan sakonduko duzu: dinamikoak; digitalak; sozialak eta lankidetzakoak.

      Ingurune dinamikoak

      Jakintza ekonomiko-finantzarioak eta juridikoak garatuko dituzu, enpresa egokitu ahal izan dadin arau eta joera berrietara.

      Ingurune digitalak

      Business analytics, big data, estrategia digitala eta negozio-eredu berriei buruzko ezagutzak eskuratuko dituzu.

      Ingurune sozialak eta lankidetzakoak

      Zuzendaritza-trebetasunetan, sare sozialetan eta enpresaren alderdi sozialean sakonduko duzu.

      Zein hizkuntzatan ikusten duzu zure etorkizunean?

      EAZ Gradu elebiduna edo hirueleduna

      null

      Zein hizkuntzatan ikusten duzu zure etorkizunean?

      EAZ Gradu elebiduna edo hirueleduna

      Karreran zehar hizkuntzak sendotzeko hainbat aukera izango dituzu. EAZ graduko kredituen % 60tik gora ingelesez eskaintzen ditugu eta kredituen % 25 gehienez euskaraz.

      Aukeratu zure hizkuntza ibilbidea eta egin zure EAZ Gradu elebiduna (ingelesa-gaztelania) edo hirueleduna (ingelesa-euskara-gaztelania). 

       

      Deusto Business School

      Zenbakiak berme

      % 94,5Enplegu-tasa (2019ko promozioa)

      + 100Urte profesionalak prestatzen

      % 3Munduko negozio eskola onenen artean (Shanghai rankinga, 2021)

      + 500Enpresa laguntzaile

      Deusto Business School munduko negozio eskolarik onenen zerrendan sartu da

      nullIcono para el play del video

      Deusto Business School munduko negozio eskolarik onenen zerrendan sartu da

      Deusto Business Schoolek, Deustuko Unibertsitateko negozio eskolak, munduko negozio eskolarik onenak aitortzen dituen nazioarteko AACSB (Association to Advance Collegiate Schools of Business) erakundearen akreditazio ospetsua jaso du. Munduko negozio eskolen % 6k baino ez dute jaso ‘zigilu’ hori, management arloko kalitatea eta bikaintasuna ziurtatzen duena. 

      Ireki begiak mundu zabalera

      Eraiki zure nazioarteko profila

      Unibasq-ek onartutako nazioarteko titulua

      Gure EAZ Gradua nazioarteko titulua dela aitortzen du Eusko Jaurlaritzak (Unibasq).

      Ingelesezko eta euskarazko irakasgaien eskaintza zabala, zure hizkuntza-ibilbidea aukera dezazun.

      Seihileko oso bat atzerriko unibertsitate batean ikasteko aukera. Aukeratu non, mundu osoko 30 herrialderen artean.

      Mundu osotik etorritako ikasleekin esperientziak partekatzeko aukera. Nazioarteko giroa izango duzu gelan 1. mailatik hasita.

      Kedge Business School-ekin sinatutako hitzarmenari esker, Graduko azken hiru seihilekoak unibertsitate frantses horretan egin ahal izango dituzu eta, horrela, nazioarteko titulazio bikoitza lortu (plaza mugatuak).

      null

      Metodologia praktikoa eta parte-hartzailea

      Zure etorkizuneko lanbiderako prestatzen zaitugu

      01

      Eginez ikasi

      Eskola teorikoekin batera izango dituzu kasu praktikoak, ahozko azalpenak, eztabaidak, kudeaketa-simulagailuak edo enpresetara bisitak. Talde-lana, erabakiak hartzea edo lidergoa bezalako konpetentziak landuko dituzu, jasangarritasunean, konpromiso etikoan edo erantzukizunean oinarrituz, besteak beste.  

      02

      Praktikak bermatuta

      Gradua amaitu baino lehen izango duzu laneko esperientzia. Enpresako praktikak nahitaezkoak dira eta unibertsitatetik kudeatzen dira. Gainera, enplegua bilatzeko mintegietan parte hartu ahal izango duzu. 

      03

      Zuzeneko konexioa enpresekin

      Enpresetako zuzendariek ikasgelara ekarriko dituzten kasu errealei aurre egin, enplegu-azoketara eta prestakuntza-mintegietara joan edo hautatze-prozesuetan parte hartu ahal izango duzu. Bertatik bertara ezagutuko dituzu enpresen beharrak.  

      04

      Ikasleen ekintzailetza

      Ikasleek sortutako eta gidatutako elkarteen bidez, ikasgelan ikasitakoa garatuko duzu, eta kultura ekintzailean murgilduko zara bete-betean. Deusto Consulting Club, Deusto Investment Club, Lagunarte...

      Gure ikasleek kontatuko dizute

      Lehen pertsonan

      ADE+DED

      Zuzeneko harremana dugu enpresekin. Orain, praktiketako hautaketa prozesua egiten ari naiz Guardian Glass Services enpresan eta datorren ikasturtean, Herbehereetara joango naiz truke programan.

      Asier Garcinuño

      Aukera asko

      EAZ + IEZ

      Irakasgaiak oso praktikoak dira. Eskolan ikasten dugun teoria proiektuetan aplikatzen dugu, eta horrek asko errazten du ikaskuntza.

      Leire Rodriguez

      Irakasgai praktikoak

      EAZ+Ingurune Digitalen Zuzendaritza

      Talde-lan asko egiten dugu; programa zorrotza da, eta denbora eman behar da, baina asko baloratzen dut ez dizula eragozten aisiako, kiroleko eta beste arlo batzuetako jarduerak egiteko.

      Daniel Arbide

      Taldean lan egitea

      EAZ+Ingurune Digitalen Zuzendaritza

      Egia esan, maite dut nire ikasgelako giroa. Ikasketa-giroa eta adiskidetasun handia daude, eta asko eskertzen da hori, ikasteko edo taldeko lanak egiteko orduan.

      Sofía Conde

      Giro ona ikasgelan

      elkarteakIcono para el play del video

      Taldean lan egiten eta arazoak kudeatzen ikasten dugu, eta, nahiz eta unibertsitatearen laguntza dugun, azken erantzukizuna gurea da.

      Deusto Business SchoolIkasleen elkarteak

      Sarrera-baldintzak

      Batxilergoa - Matematika

      Batxilergoa (edo baliokidea) egin behar da edozein modalitatetan, Arteetan salbu. Gainera, batxilergoko bi kurtsoetan ezinbestekoa da dagokion modalitateko Matematikako irakasgaiak egitea.

      Batez besteko nota, Oso Ongi

      EAZ ikasketak egiteko, batxilergoko 1. mailan batez besteko nota Oso Ongi (7) edo gehiago eduki behar da.

      Ingeleseko B2 maila

      Ingeleseko B2 maila egiaztatu behar da. Kanpoko ziurtagiri baten bidez (Cambridge, HEO, etab.) egin daiteke egiaztapen hori, edo unibertsitateko probaren bidez.

      DEUSTU

      BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

      null

      DEUSTU

      BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

      Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hemen ikus ditzakezu horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.

      BEKAK ETA LAGUNTZAK
      BALDINTZA EKONOMIKOAK

      Bizi ezazu Deustu

      Gozatu unibertsitateaz Deustuko Campusekin

      Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak

      BETEKIZUN EGIAZTATUAK

      BERME SENDOKO TITULAZIOA

      null

      Kalitatearen Kudeaketa Sistema (KKS)

      Informazio gehiago

      null

      Egiaztapena, jarraipena eta akreditazioa

      Informazio gehiago

      null

      Iradokizunak eta erreklamazioak

      Gure zerbitzuak eta jarduerak hobetzeko

      null

      Sarrerako profila

      Sarbide-baldintzak, onarpen-irizpideak...

      INFORMAZIO GEHIAGO

      Jarri gurekin harremanetan

      null

      Jarri gurekin harremanetan

      DEUSTO BUSINESS SCHOOL

      Bilboko campusa: 
      Agirre anaien kalea 2, 48014 Bilbo


      Harremanetarako:
      944 139 443grados.dbs.bilbao@deusto.es


       

       

      EAZ + Ingurune Digitalen Zuzendaritza

      Erlazionatutako titulazioak