Deusto Finance ProgrammeEAZ Gradua
+ Finantzetako Masterra
+ Bi titulu propio

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Graduari buruzkoak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      Prestakuntza sendoa finantzetan

      Graduari buruzkoak

      Deusto Business Schoolek diseinatutako 5 urteko programa da Deusto Finance Programme. Titulazio honetan, finantzen ikuspegi orokorra garatuko duzu, finantza-sektorearen erronka gero eta konplexu eta zorrotzagoei aurre egiteko gai izango zara, eta ekonomia bidezkoagoa eta jasangarriagoa garatzen lagunduko duen belaunaldi berriaren parte izango zara. Prestakuntza-programa da akademikoki zorrotza eta estua, nazioartekoa, praktikoa eta abangoardista.

      null

      Zer ikasiko duzu?

      Programa honen bidez, finantza-zientziaren gakoak eta haren bi ardatzak ulertuko dituzu: inbertsioa eta finantzaketa. Era berean, arriskuak egoki erabiltzen ikasiko duzu, bai eta enpresan erabaki hobeak hartzen lagunduko duten finantza-ereduak erabiltzen ere. Finantza tradizionalak goitik behera aldatzen ari diren negozio-ereduak eta arau-esparruak zein diren ikusiko duzu.

      null

      Baldin eta...

      Matematikaz eta datu-analisiaz gozatzen baduzu, finantza-sektoreko merkatuak eta eragileak sakon ezagutzeko interesa baduzu; arrazoitzea eta ikertzea eskatzen duten irakasgaiak interesatzen bazaizkizu; nazioarteko esperientziak bizitzea gustatuko balitzaizu eta erronka berriei aurre egiteak motibatzen bazaitu; ekimena baduzu eta taldean lan egitea gustuko baduzu, hauxe da zure titulazioa.

      • Tokia:

        Bilboko Campusa

      • Titulazioa:

        Deusto Finance Programme

      • Iraupena/kredituak

        5 urte - 288 ECTS

      • Hizkuntza

        Espainieraz - Euskaraz - Ingelesez

      • Plazak

        450 plaza guztira, Bilboko eta Donostiako EAZ programa guztien artean banatuak.

      • Irakaskuntza mota

        Presentziala

      • Sarrera prozesua:

        Sarrera prozesua itxita

      • Fakultatea:

        Deusto Business School
      • Partekatu:

      4 titulazio 5 urtean

      Ezagutu programaren egitura

      1.EAZ Gradua

      1. mailatik 4.era. Enpresa bat osatzen duten arloek nola funtzionatzen duten jakingo duzu, enpresa-proiektuak planifikatzen, zuzentzen eta abian jartzen ikasiko duzu, finantza- eta teknologia-baliabideak kudeatuz. EAZ Gradua ikasiko duzu Financial Analyst Basics titulu propioarekin batera.

      2.Financial Analyst Basics titulu propioa

      1. mailatik 4.era.
      Finantza-erabakiak hartzeko tresna kuantitatiboak nola erabili ikusiko duzu, finantzen eta ekonomia errealaren arteko erlazioa ulertuko duzu, merkataritza-erregulazioa interpretatuko duzu eta finantza-informazioko sistemak ezagutuko dituzu.

      3.Finantzetako Unibertsitate Masterra

      5. maila.
      Finantza-funtzioaren ezagutza espezializatua eta sakona eskuratuko duzu bere jarduera-arloetan (Finantza Korporatiboak, Merkatuak eta Finantza Erakundeak). Finantzetako masterra ikasiko duzu Financial Analyst Certificate titulu propioarekin batera.

      4.Financial Analyst Certificate titulu propioa

      5. maila.
      Finantza-erabakiak hartzeko tresnen erabileran sakonduko duzu, eta zuzenean ezagutuko dituzu aseguru-kontratuen azpian dagoen finantza-logika eta sektorearen funtzionamendua.

      Zein hizkuntzatan ikusten duzu zure etorkizunean?

      EAZ Gradu elebiduna edo hirueleduna

      null

      Zein hizkuntzatan ikusten duzu zure etorkizunean?

      EAZ Gradu elebiduna edo hirueleduna

      Karreran zehar hizkuntzak sendotzeko hainbat aukera izango dituzu. EAZ graduko kredituen % 60tik gora ingelesez eskaintzen ditugu eta kredituen % 25 gehienez euskaraz.

      Aukeratu zure hizkuntza ibilbidea eta egin zure EAZ Gradu elebiduna (ingelesa-gaztelania) edo hirueleduna (ingelesa-euskara-gaztelania). 

       

      Deusto Business School

      Zenbakiak berme

      % 94,5Enplegu-tasa (2019ko promozioa)

      + 100Urte profesionalak prestatzen

      % 3Munduko negozio eskola onenen artean (Shanghai rankinga, 2021)

      + 500Enpresa laguntzaile

      Deusto Business School munduko negozio eskolarik onenen zerrendan sartu da

      nullIcono para el play del video

      Deusto Business School munduko negozio eskolarik onenen zerrendan sartu da

      Deusto Business Schoolek, Deustuko Unibertsitateko negozio eskolak, munduko negozio eskolarik onenak aitortzen dituen nazioarteko AACSB (Association to Advance Collegiate Schools of Business) erakundearen akreditazio ospetsua jaso du. Munduko negozio eskolen % 6k baino ez dute jaso ‘zigilu’ hori, management arloko kalitatea eta bikaintasuna ziurtatzen duena. 

      Ireki begiak mundu zabalera

      Eraiki zure nazioarteko profila

      Prestakuntza hirueleduna

      Ingelesezko eta euskarazko irakasgaien eskaintza zabala, zure hizkuntza-ibilbidea aukera dezazun.

      Seihileko oso bat igaroko duzu atzerriko unibertsitate batean. Aukeratu non, mundu osoko 30 herrialderen artean.

      Mundu osotik etorritako ikasleekin esperientziak partekatzeko aukera. Nazioarteko giroa izango duzu gelan 1. mailatik hasita.

      5. mailan, finantza-praktika erreala esperimentatuko duzu, nazioarteko finantza-zentro bateko (Londres, Frankfurt...) puntako enpresak bisitatuz.

      null

      Metodologia praktikoa eta parte-hartzailea

      Zure etorkizuneko lanbiderako prestatzen zaitugu

      01

      Eginez ikasi

      Eskola teorikoekin batera izango dituzu kasu praktikoak, ahozko azalpenak, eztabaidak, kudeaketa-simulagailuak edo enpresetara bisitak. Talde-lana, erabakiak hartzea edo lidergoa bezalako konpetentziak landuko dituzu, jasangarritasunean, konpromiso etikoan edo erantzukizunean oinarrituz, besteak beste.  

      02

      Praktikak bermatuta

      Gradua amaitu baino lehen izango duzu laneko esperientzia. Enpresako praktikak nahitaezkoak dira eta unibertsitatetik kudeatzen dira. Gainera, enplegua bilatzeko mintegietan parte hartu ahal izango duzu. 

      03

      Zuzeneko konexioa enpresekin

      Enpresetako zuzendariek ikasgelara ekarriko dituzten kasu errealei aurre egin, enplegu-azoketara eta prestakuntza-mintegietara joan edo hautatze-prozesuetan parte hartu ahal izango duzu. Bertatik bertara ezagutuko dituzu enpresen beharrak.  

      04

      Ikasleen ekintzailetza

      Ikasleek sortutako eta gidatutako elkarteen bidez, ikasgelan ikasitakoa garatuko duzu, eta kultura ekintzailean murgilduko zara bete-betean. Deusto Consulting Club, Deusto Investment Club, Lagunarte...

      Gure ikasleek kontatuko dizute

      Lehen pertsonan

      EAZ+Deusto Finance Programm

      Deuston gehien baloratzen dudana lanbide-mundura nola hurbiltzen gaituen da. Gainera, Inbertsio Klubeko kide naiz, eta horrek aukera ematen dit jende berria ezagutzeko eta inbertsioen munduaz ikasteko.

      Jon Iriondo

      Ikasleen elkarteak

      EAZ+Deusto Finance Programm

      Programa honetan matrikulatzea erabaki nuen, lehen urtetik finantzetako espezializazioa egiteko aukera ematen duelako. Ingeleseko irakasgaiak eta enpresen hitzaldi ugariak ere nabarmenduko nituzke.

      Sofía Peña

      Finantzetako espezializazioa

      ADE+FAB

      Lehenengo mailatik, profesionalak izan ditugu ikasgeletan eta iaz, hainbat enpresa lider bisitatu genituen. Horietako askotan ikasle ohiak ari dira lanean.

      Guillermo Martín

      Enpresekin harremana

      EAZ+Deusto Finance Programm

      Proiektu berria da, beste edozein enpresa-karrerak eskain dezakeenaren desberdina; izan ere, irakasgaien erdia baino gehiago finantza-arlokoak dira.

      Gonzalo Bonilla

      Programa bereizlea

      elkarteakIcono para el play del video

      Taldean lan egiten eta arazoak kudeatzen ikasten dugu, eta, nahiz eta unibertsitatearen laguntza dugun, azken erantzukizuna gurea da.

      Deusto Business SchoolIkasleen elkarteak

      Sarrera-baldintzak

      Batxilergoa - Matematika

      EAZ ikasketak egiteko, Batxilergoa (edo baliokidea) egin behar da edozein modalitatetan, Arteetan salbu. Gainera, batxilergoko bi kurtsoetan ezinbestekoa da dagokion modalitateko Matematikako irakasgaiak egitea.

      Batez besteko nota, Oso Ongi

      Batxilergoko 1. mailan batez besteko nota Oso Ongi edo gehiago eduki behar da edo, bestela, batez beste Oso Ongi edo gehiago DBH 4 eta Batxilergoko 1. mailaren artean.

      Ingeleseko B2 maila

      Ingeleseko B2 maila egiaztatu behar da. Kanpoko ziurtagiri baten bidez (Cambridge, HEO, etab.) egin daiteke egiaztapen hori, edo unibertsitateko probaren bidez.

      DEUSTU

      BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

      null

      DEUSTU

      BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

      Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hemen ikus ditzakezu horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.

      BEKAK ETA LAGUNTZAK
      BALDINTZA EKONOMIKOAK

      Bizi ezazu Deustu

      Gozatu unibertsitateaz Deustuko Campusekin

      Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak

      BETEKIZUN EGIAZTATUAK

      BERME SENDOKO TITULAZIOA

      null

      Kalitatearen Kudeaketa Sistema (KKS)

      Informazio gehiago

      null

      Egiaztapena, jarraipena eta akreditazioa

      Informazio gehiago

      null

      Iradokizunak eta erreklamazioak

      Gure zerbitzuak eta jarduerak hobetzeko

      null

      Sarrerako profila

      Sarbide-baldintzak, onarpen-irizpideak...

      INFORMAZIO GEHIAGO

      Jarri gurekin harremanetan

      null

      Jarri gurekin harremanetan

      DEUSTO BUSINESS SCHOOL

      Bilboko campusa: 
      Agirre anaien kalea 2, 48014 Bilbo


      Harremanetarako:
      944 139 443grados.dbs.bilbao@deusto.es


       

       

      Deusto Finance Programme

      Erlazionatutako titulazioak