Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Aceptar

Qué hacemos

Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatearen xedea

Unitatearen xedea hau da: Deustuko Unibertsitateko harremanen espazioa osatzen duten pertsonengana heltzea eta gure inguruaren garapen ekonomiko eta sozialean laguntzea:

  • Pertsonei bizitzan zehar laguntzea.
  • Ekintzailetza eta berrikuntzaren kultura sustatzea Unibertsitate barruan eta kanpoan.
  • Ekonomia eta gizarte aldaketaren eragileak”sortzea”.
  • Elkarlanean aritzea ekosistema osatzen duten gainerako guztiekin.
  • Unibertsitateak lortu nahi duen gizartea zerbitzatzeko misioan ekarpena egitea.

Zer ekintza eta proiektu burutzen ditu Unitateak?

Sentsibilizazioko ekintzak

Lehenetsitako ekintzak:

  • Deustu Ekintzaile astea
  • Lantegiak graduetan eskaintzea
  • Berrikuntza eta Ekintzaile Unitatea ezagutaraztea bisitaldi gidatuetan
  • Enplegu eta Ekintzailetza Foroak antolatutako jarduerak, besteak beste.

Komunikazioa eta zabalkundea

Funtsezkoa da komunikazioko eta zabalkundeko ekimen egokiak definitzea, helburu dugun jendeari zuzenduta. 

Ikaskuntza prozesuak graduko eta graduondoko ikasleentzat

Graduko ikasketen osagarri diren prestakuntza praktikoak dira. Diziplina ugariko taldeetan eta metodologia arinen bidez zenbait gaitasun garatzen dira: arazoak ebaztea, sormena, talde-lana eta lidergoa.

Helburu nagusiak hauek dira:

  • Ekintzailetzaren eta berrikuntzaren oinarriak ezartzea graduko eta graduondoko ikasleen artean.
  • Ikasleen ekintzailetzari eta berrikuntzari lotutako trebetasunak eta gaitasunak garatzea graduko ikasketen osagarri.
  • Metodologia arinen eta Design Thinking-aren erabilera zabaltzea.
  • Aliantza estrategikoak ezartzea enpresa eta erakundeekin ikasleen ekintzaile jarrerak sustatzeko asmoz.

Ikaskuntza prozesuak ekintzaileentzat

Graduko ikasketen osagarri diren prestakuntza praktikoak dira. Diziplina ugariko taldeetan egiten da lan, metodologia arinen bidez, zenbait gaitasun garatzeko: arazoak ebaztea, sormena, talde-lana eta lidergoa.

Helburu nagusiak hauek dira: 

  • Ekintzailetzan aritu nahi dutenen berrikuntza eta ekintzailetzako trebetasunak lantzea.
  • Metodologia arinen eta Design Thinking-aren erabilera zabaltzea.
  • Aliantza estrategikoak ezartzea enpresa eta erakundeekin, ekintzaileei kontaktuetara jotzea errazteko, horiek baitira lehenengo bezeroak eta finantzazio iturriak.

Deustuko Unibertsitaterako proiektuak martxan jartzeko eredua

Deustuko Unibertsitaterako proiektuak martxan jartzeko ereduaren asmoa hau da: ekintzaileek startup-en sorrera errazteko baldintzak sortzea, baita gizartean, ekonomian, ingurumenean eragin positiboa izango duten proiektuen sorrera ere.

Helburu nagusiak:

  • Enpresa jasangarri bihurtuko diren startup-ak sortzea.
  • Inguruan eragin positiboa izango duten proiektu berritzaileak sortzea.
  • Talentua: Enpresa eta erakunderik sendoenei balio erantsia sorrarazteko gai diren inguruko startup-ak sortzen laguntzea. 
  • Inkubagailuen erakunde ikusgarritasuna areagotzea.

Laguntza zerbitzuak

Ekintzailetzako gaitasunak landu eta proiektu berritzaileak martxan jarri nahi dituztenentzako laguntza zerbitzuak.

Helburu nagusiak:

  • Ekintzaileei proiektuak martxan jartzen lagun egitea.
  • Ekintzaileei ekintzailetzako ekosistema ezagutzen laguntzea.
  • Ekintzaileen, erakunde publikoen eta pribatuen, enpresen eta bezero izan daitezkeenen arteko harremanak sustatzea (networking-a).

Jakintza elkarren artean sortzea eta ikerketa eraldatzailea

Tokiko eta nazioarteko gainerako eragileekin elkarlanean (enpresak, erakundeak eta beste unibertsitate batzuk), helburu hau dugu: gizartean gertatzen ari diren aldaketak ulertzea, etorkizunean gertatu daitezkeenei aurrea hartzea eta gizartea eraldatzea eta hobetzea erraztuko dituzten proiektuak gauzatzea, soluzio berritzaileak sortuz, elkarren artean sortzearen eta egitezko ikerketaren bidez.

Helburu nagusiak:

  • Deustuko Unibertsitatea ekintzailetzako ekosisteman kokatzea, bai tokiko eta bai nazioarteko mailan.
  • Jakintza sortzen laguntzea hainbat eragilerekin (enpresak, erakundeak, beste unibertsitate batzuk, etab.) lankidetzan arituz (elkarren artean sortzea).

Networking-a eta nazioarteratzea

Pertsonen eta erakundeen artean harremanak egin eta elkarrekin sortzeko ekitaldiak antolatu eta horietan parte hartzen dugu, Deustuko Unibertsitatearen papera egungo testuinguruan (estatu zein nazioarte mailan) indartuz.

Deustuko Unibertsitateak Gizartea eraldatzeko duen konpromisoarekin bat, sareak eratu eta gure inguruko eta nazioarte mailako erakundeekin proiektuak sortu eta mantentzea sustatzen da.

Helburu nagusiak:

  • Deustuko Unibertsitatearen ekintzailetzako eta berrikuntzako jarrerak sustatzearekin eta gizartea eraldatzearekin konprometituta dagoen erakunde profila indartzea gizarte sareetan, herritarren artean, erakunde eta enpresa sareetan.