Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Zergatik Alumni Soziala?

Deustuko Unibertsitateko Ikasle Ohiei sentsibilizazio-aukera zehatzak eskaini nahi dizkiegu, elkarrekin lan egin ahal izateko gizarte partehartze eta inplikazio guneak sortuz, ekintza solidarioak eta gizarte-aldaketarako ekintzak bultzatuz.

 

Zein da funtzionamendua?

Deusto Alumni Sozialetik bultzatuko diren ekintzen bidez ahalik eta eragin sozial handiena lortzeko, hiru modutan har daiteke parte:

  • Planifikatu eta proposatuko diren jardueretan parte har dezakezu. Horretarako, eskaintzen ditugun ekintzen artetik gehien interesatzen zaizun horretan izena eman beharko duzu.
  • Zure interesekoak izan daitezkeen gizarte proiektuetan parte har dezakezu. Horretarako zure proposamena helaraz iezaguzu eta aztertuko dugu.
  • Zure ekarpen solidario eta soziala egin dezakezu diru dohaintza bitartez, berau gizarteko erabateko garapena lortzeko ekimen edo proiektuetan erabili dadin.

Garrantzitsua da azpimarratzea jarduera guztiak kasuan kasuko arazoetan adituak diren gizarte-erakundeekiko lankidetzan burutzen ditugula.