Deustuko Unibertsitatea

*
**
*


Informazio honek LADEko egungo ikasketa planari egiten dio erreferentzia (2008-2009 ikasturtea).
Laster 2009-2010 ikasturtean ikasketak hasiko dituzten unibertsitateko ikasleentzat eskainiko ditugun titulazio berrien inguruko informazioa emango dugu, Bolognara egokitutakoa.
(Informazio gehiago:  secretaria.este@deusto.es ).

Behin-behineko informazioa nahi baduzu :

ADE-ko GRADUA

ENPRESEN ADMINISTRAZIOKO ETA ZUZENDARITZAKO + INFORMATIKAKO INGENIERITZAKO GRADU BIKOITZA

ENPRESEN ADMINISTRAZIOKO ETA ZUZENDARITZAKO + ZUZENBIDEKO GRADU BIKOITZA

 

Zergatik ikasi LADE, ESTEN?

ESTEko LADE ikasten baduzu, Espezialitateko Masterrekin, honakoa eduki ahal izango duzulako:

  • 50 urte baino gehiago enpresetako zuzendarien prestakuntzan aritu izanak ematen duen bermea.
  • Pedagogiako teknologiarik berrienak.
  • IKTen erabilera sendoa.
    • ESTEko ikasle guztiei eskuko ordenagailu bat uzten zaie. 1. mailatik 3. mailara, 3 ikasleko talde bakoitzari bat, eta 4. mailatik aurrera ikasle bakoitzari bana.
  • Nazioarteko programa (1982tik martxan)
    • 5. mailako ikasleen % 100ek ikas dezake seihileko bat gutxienez atzerrian. Europa eta Amerikako 70 unibertsitaterekin baino gehiagorekin ditugu truke hitzarmenak.
  • Praktika programa
    • ESTEk praktiketako hitzarmenak sinatuta ditu 400 enpresa eta erakunde baino gehiagorekin. Programa honi esker, gaur egun ikasleen % 97 k izaten du laneko esperientzia ikasketak amaitzean.
  • Enplegagarritasun kopuru handia
    • ESTEko ikasketak amaitu eta segidako laneratze indizea % 99koa da.

TITULAZIOAK

- Lizentziaturako ikasketa planeko bost mailak eta proba orokorra gainditu ondoren (345 kreditu), ikasleak titulazio hau jasoko du:

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatua, Estatuaren onespen ofiziala duena, eta espezializazio hauek egiteko modua ematen du:

  • Zuzendaritza Estrategikoa (MEDE)
  • Finantzak eta Kontabilitatea (MEFYC)
  • Marketina (MEM)
  • Nazioarteko Kudeaketa (MEGI)

- Hautazko 3. modulu gehigarria ikasi eta gainditzen dutenek, gainera, titulazio hau jasoko dute:

Deustuko Unibertsitateko Masterra egindako espezialitatean.

- Gainera, ESTEk trukerako hitzarmena sinatuta duen atzerriko unibertsitateetako batean ikasturte bat ikasi eta ESTEko nazioarteko truke akordioak eskatzen dituen baldintzak gaindituz gero, honako titulu hau jasoko da:Dagokion atzerriko Unibertsitateko Masterra

 

IKASKETA PLANA

Ikasgaiak euskaraz

ESTEk 1993. urtean onartu zuen Euskara Plana, euskal gizartea unibertsitateko ikasketak euskalduntzeko egiten ari zen eskari gero eta nabarmenagoari erantzun nahian, bai Fakultateak berak bai Deustuko Unibertsitateak beren hurbileko ingurunearekin azaltzen duten konpromisoaren baitan.

Horrela, 1993-1994 ikasturtean Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Lizentziaturan euskaraz ikasgaiak eskaintzen hasi ginen. Ikasturtez ikasturte, arian-arian eta plangintza jakin bati jarraituz, ikasgai gehiago sartzen joan gara.

Gaur egun, euskaraz eskaintzen diren ikasgaiek karrerako ikasgai komunei dagozkien kreditu guztien %40 inguru hartzen dituzte. Arlo desberdinetako ikasgaiak izaterakoan, ikaslea arlo horietan euskaraz moldatzeko gaitzen dute, baina gaztelaniaz ere gaitzea eragotzi gabe.

Euskarazko irakaskuntza indartzeko prozesuaren oinarrian Fakultateak konpromiso hau hartu zuen: euskarazko irakaskuntzaren kalitatea eta eskakizun maila gaztelaniakoaren pareko izatea. Gainera, Fakultateak, Deustuko Unibertsitatearen babesarekin, euskarazko ikasgaietarako materiala sortzeko, itzultzeko eta argitaratzeko apustu sendoa egin du. Horren ondorioz, euskaraz eskaintzen diren ikasgai guztietan euskarazko testu liburua eta/edo materiala erabiltzen da.


Baina ahalegin horrek guztiak zentzua du bakar-bakarrik ikasleek ikasgaiak euskaraz egitea aukeratzen badute. Horregatik, beren burua euskaraz ikasteko gai ikusten duten ikasleak benetan euskaraz ikasteko aukera egitera animatzen ditugu.

 


Bilboko campusa
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2010 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta