Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



Bilboko campusa Unibertsitate etorbidean dago, bi eraikin enblematikoren artean: Guggenheim Museoaren eta Euskalduna Jauregiaren artean. Zeuk aukeratzen duzu zelan heldu haraino: oinez, bizikletan, tranbian, autobusean edo zeure autoan.

Hainbat dira Unibertsitatea Bilboko erdigunearekin lortzen duten zubiak. Ikasleek gehien erabiltzen dutena Aita Arrupe oinezkoentzako zubia da, Eraikin Nagusia Unibertsitateko Liburutegiarekin lotzen duena. Bilbo erdiarekin lotzen duen beste zubi bat Deustuko Zubia da.

Alde Zaharretik bazatoz, ibilaldi atsegina egin dezakezu Bilboko itsasadarraren ertzetik joanda, Erribera kaletik Campo Volantín pasealekura.

Unibertsitatera metroz heltzeko, Deustuko geltokian jaitsi zaitezke edo Moyúan, biak ala biak Unibertsitatetik 10 minutura.
Tranbiaren A lineako Guggenheimeko geltokian jaitsita Aita Arrupe zubiaren aurrez aurre egongo zara. Edo trena nahiago baduzu, EuskoTrenen 4. linean joan zaitezke eta Unibertsitateko geltokian jaitsi.
Gainera, hiri barruko eta herriarteko hainbat autobus linea gelditzen dira campusaren ondoan.

Esteka interesgarriak

 

 


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2012 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta