Deustuko Unibertsitatea Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan ezarritakoaren arabera funtzionatzeko
prest dago. Boloniara egokitutako graduko titulazioen mapak
ANECAren onespena jaso du eta gradu berri horiek
2009-2010 ikasturtean hasiko dira ematen, Europan sistema berria ezartzeko finkatutako epemuga baino urtebete lehenago. Deustuko Unibertsitatea
lehenengoetakoa izan da Estatuan graduko eskaintza guztiaren onespena lortzen.
Irailetik aurrera, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan ezarri den bezala,
gradua izango da Deustun ikasiko den titulazioa. Hortaz, diplomaturak, lizentziaturak, ingeniaritzak eta ingeniaritza teknikoak desagertu egingo dira. Graduko prestakuntza arrakastaz burutzeko, ikasleak
240 ECTS eskuratu beharko ditu
lau urtetan banatuta. ECTS bakoitzak 25 lan ordu eskatzen ditu; beraz, gradua egiten duten bitartean ikasleek 'benetako' lanaldia zer den jakingo dute.