Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



2009-2010, aldaketa urtea Deustuko Unibertsitatean
Deustuko Unibertsitatea Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan ezarritakoaren arabera funtzionatzeko prest dago. Boloniara egokitutako graduko titulazioen mapak ANECAren onespena jaso du eta gradu berri horiek 2009-2010 ikasturtean hasiko dira ematen, Europan sistema berria ezartzeko finkatutako epemuga baino urtebete lehenago. Deustuko Unibertsitatea lehenengoetakoa izan da Estatuan graduko eskaintza guztiaren onespena lortzen.

Irailetik aurrera, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan ezarri den bezala, gradua izango da Deustun ikasiko den titulazioa. Hortaz, diplomaturak, lizentziaturak, ingeniaritzak eta ingeniaritza teknikoak desagertu egingo dira. Graduko prestakuntza arrakastaz burutzeko, ikasleak 240 ECTS eskuratu beharko ditu lau urtetan banatuta. ECTS bakoitzak 25 lan ordu eskatzen ditu; beraz, gradua egiten duten bitartean ikasleek 'benetako' lanaldia zer den jakingo dute.

Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2012 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta