BISA MOTAK
Espainian 3 hilabete baino gehiago ikasteko, Ikasketa Bisa beharko duzu. Egonaldiaren iraupenaren arabera, Ikasketa Bisa mota bi daude:
1. 6 hileko / 180 eguneko iraupenekoa, 6 hiletik gorakoak ez diren egonaldietarako. Ikasleak ez du eskubiderik izango Espainian atzerriko identifikazio txartela eskuratzeko. Sartu eta 6 hilera utzi beharko du herrialdea. Ez du izango Espainian bisak eskatzeko aukerarik. Bisa mota honek aukera ematen du Schengen eremuan bidaiatzeko eta bizitzeko, gehienez elkarren segidako hiru hilez beste inolako izapiderik egin gabe.
2. 90 eguneko iraupenekoa, 6 hiletik gorako egonaldietarako. Ikasleak atzerriko identifikazio txartela eskatu beharko du Deustura heltzen denean, eta baimena izango du Espainian urtebetez egoteko, herrialdera sartzen den egunetik aurrera zenbatuta. Txartel honen bidez, bisak eskatu ahalko dira Espainian. Bisa honek aukera ematen du Schengen eremuan bidaiatzeko eta bizitzeko, bisa indarrean dagoen epean, beste inolako izapiderik egin gabe.
OHARRA: Espainiara heltzean, ezin da 180 eguneko ikasketa bisa aldatu eta sarrera anitzeko edo Espainian iraupen luzeagoko bisa egin .
Bisak jatorrizko herrialdean edo legezko egoitzako herrialdean baino ezin dira eskatu.
Batzuetan, programaren arabera, ikaslea Deustun 6 hilabete ikasteko onartua da eta, gero, Europako beste unibertsitate batean beste 6 hilabete ikasteko. Beste bisa bat eskatu beharko du, Europako beste herrialde batean bizi ahal izateko. Normalean, ikasleak Deustun onartua izanaren agiria baino ez badu aurkezten eta, Espainian sei hilabete horiek igaro ondoren, Europan ikasten jarraituko duela egiaztatzen ez badu, 180 eguneko bisa emango zaio; horrenbestez, bere jatorrizko herrialdera edo legezko egoitzako herrialdera bueltatu beharko da, bisa eskatzeko. 90 eguneko bisa eskatzen badu, ordea, ikaslearen egonaldi txartela eskatu ahalko du, eta horrek Espainian bisak eskatzeko aukera emango dio; beraz, ez da horretarako jatorrizko herrialdera edo legezko egoitzako herrialdera bueltatu beharko.
Egoitza baimena
90 eguneko bisa eman badizute, atzerriko identifikazio txartela eskatzeko eskubidea eta beharra izango duzu Deustura heldu eta berehala. Txartel honek aukera ematen du Schengen eremuan bidaiatzeko eta bizitzeko, gehienez elkarren segidako hiru hilez, 6 hilerik behin, beste inolako izapiderik egin gabe.
Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetarako Zuzendaritzak ikasleei bisei eta egoitza baimenei buruz arreta eta aholkuak emateko zerbitzua eskaintzen die.
Bisa eskatzeko orduan, zalantzarik baduzu, jarri Martin Urkijo Unzurrunzagarekin harremanetan. Posta elektronikoa: martin.urquijo@deusto.es.
Deustura heltzen zarenean, ikaslearen egoitza txartela egiteko hitzordua eskatzeko, eta edozein zalantza argitzeko, jarri zaitez, mesedez, Martinekin harremanetan.