Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



Ezagutu Bilbo

 

 

Bilbo hiri kosmopolita da, Europara irekia. Nahiz eta izaera industriala izan, hiriaren erritmo biziak eta bertako biztanleen harrera abegitsuak lortzen dute ikasleak hasiera batetik bertan integratuta sentitzea.

Gaur egun, enpresa, aisia eta kultura dira hiri berriaren sinboloak. Itsasadarra, garai bateko merkataritza eta industriaren ardatza, kulturaren bide nagusi bihurtu da. Guggenheim Museoak, Frank O. Gehry arkitekto ospetsuak antzinako kaian, Unibertsitatearen aurrean, eraikitako lanak, hiria biziberritzeko balio izan du, eta estatuko eta atzerriko turistak erakartzeko bide dugu.

Euskalduna Jauregia eta Bilbao Exhibition Center-en instalazio berriak (Bilbotik hurbil, Barakaldon) bestelako turismo baten ezaugarri dira, merkataritza eta negozioetako turismoarenak, Bilbok arlo horretan duen punta-puntako paperaren ezaugarri, Espainiako garrantzitsuenetarikoa den Nazioarteko Azokaren inguruan.

Bestalde, paisaiaren eta naturaren edertasunak egiten du Euskal Herria inguru egokia izatea ibilaldiak eta bidaiak egiteko, bai kostaldetik, bai barruko aldetik. Urte osoan zehar daude kultura eta arte eskaintzak: leize zuloetatik eta monumentu artistikoetatik hasi eta pinakoteka, antzerki eta musika emanaldietara, udako ikastaroetara, etab.

Euskal kulturaren adierazpen eta espiritu gisa, ez dira ahaztu behar kultura tradizionalaren adierazpen diren erromeriak eta herrietako jaiak, euskal kirolak, folklore tradizionala, etab. Azpimarratzeko modukoa da Bilboko Aste Nagusia, bederatzi egunetan zehar ospatzen dena, abuztuaren 15etik aurrera.

Ezinbestekoa da Euskal Herriko gastronomiari aparteko aipamena egitea, sukaldaritza eskola famatua sortu baita bere inguruan. Janari bikaina eta bertoko edariak, txakolina esaterako, berez dira erakargarri.

Bilboko eraldaketa hautatu dute Shangai 2010eko mundu-erakusketan erakusgai izateko. Bilbo Shangairaino joango da, hiri-eraberritze eredu gisa aurkezteko, hiriak azken 25 urteetan izandako eraldaketa bikainari esker.

Euskal Herriari eta Bilbo hiriari buruzko informazio eguneratua aurkituko duzu ondoko web orrietan:

Bilboko Udala

Bizkaiko Foru Aldundia

Euskal Administrazioen ataria

Bilboko planoa


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2012 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta