Urumearen eskuin ibarrean, ibaia itsasoratu aurreko azken bihurgunean, Mundaizeko campusa dago, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako egoitza.
Campusaren kokapena kontuan hartuta,oinez hiriko edozein tokitatik iristea nahiko erraza da. Gainera. Mundaizeko zubi berriak campusa eta hirigunea zuzen-zuzen lotu ditu. Halaber bizikletentzat bidea izateak garraio-bide ekologiko hori erabiltzea errazten du.
Bestalde, aparkalekua kotxeentzat eta motoentzat gordetako lekuak daudenez, erraza da ibilgailuak campus bertan uztea.
Garraio publikoa ere aukera egoki bat da, autobusen geltokia campusaren pare-parean baitago. Era berean, tren eta topo geltokien hurbiltasunak campusera iristea errazten dute.
Donostiako campusa kokatzeko mapa
Donostiako campusaren planoa
Donostiako Autobusak