Deustuko Unibertsitatea 1886an inauguratu zen. Bere sorreran Euskal Herrian bertako unibertsitate bat izateko kezka eta interes kulturalak eta Jesusen Lagundiak La Guardiako (Pontevedra) goi ikastetxea erdi alderagoko toki batera ekartzekoa batu ziren. Asmo horiek gogoan izanik aukeratu zen Bilbo, garai hartan hazkunde industrial nabarmena zuen portu eta hiri komertziala.
Gaur egun, Deustuko Unibertsitateak bi campus ditu, Euskal Herriko kostaldean kokatuta dauden bi hiriburuetan: Bilbon eta Donostian.