Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



Zerbitzuen esparruan, euskara ere zerbitzu hizkuntzatzat jo da eta herritarrekiko idatzizko zein ahozko harremanak gaztelaniaz bezala euskaraz ere eskaintzea lortu nahi du.

Horretarako, zerbitzu orokorretako langileek euren hizkuntz gaitasuna egokia izateko ahalegina egiten dute.

Formazio Ikastaroak

Bi ikastaro mota eskaintzen zaizkie langileei: euskara ikastaroak eta ikastaro bereziak.

  • Euskara Ikastaroak
    Egunean ordu batekoak dira. Iraupenari dagokionez, urrian hasten dira eta ekainean bukatu. Ikastaroa euren lanordu barruan izaten da. Ikastaro hau Bilboko Euskal Irakaslegoak antolatzen du.
  • Ikastaro bereziak
    Perfildun idazkarientzat egiten dira batez ere. Komunikazio idatzia hobetzeko, eta zalantzak argitzeko internet eta intraneten erabilerari buruzko mintegiak dira.

Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2012 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta