Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



Zentro bakoitzak bere plan orokorra diseinatu eta abian jartzen du. Plan orokor horretatik abiatuta irakasleen prestakuntzarako plana egiten da. Formazio plan horretan prestakuntza programak eta ikastaroak eskaintzen dira. Bilbon Euskal Irakaslegoaren laguntza zuzena  du eta Donostian Euskara Kabinetearena.

Bilboko Campusa

 Hiru ikastaro mota eskaintzen dira Euskal Irakaslegoaren ardurapean.

  • Euskalduntze-ikastaroak
    Ikastaro hauek euren hizkuntz gaitasuna hobetzeko asmoa daukaten irakasleentzat zuzenduta daude, etorkizunean klaseak ematen aritzeko edota ikerketaren munduan sartzeko. Euskal Irakaslegoak eskaintzen dituzten ohiko taldeetan har dezakete parte  horretan interesa dutenek edota modu berezian antolatutako mintegian.
  • Ahozko diskurtso akademikoan trebatzea
    Ikastaro honen helburua, eskolak euskaraz ematen edo emango dituzten irakasleak ahozko azalpenetan jarduteko trebatzea da. Horretarako, ahozko adierazpena hobetzeko eta aberasteko bideak lantzen dira.
  • Araugintza  eta idazkera trebakuntza
    Ikastaro hau normalean uztailean edota irailean egiten da eta laburra izaten da. Bertan irakasleen hizkuntz beharretara egokitutako gaiak eta arloak jorratzen dira.

Donostiako Campusa

Euskara Kabineteak irakasleentzat ematen dituen euskarazko eskolak hauek dira:

  • Alfabetatze orokorra
    Ikastaro honen helburua, ikasleekin harremana izateko adinako euskara maila lortzea da, haien lanak eta zalantzak ulertzeko, idatziz nahiz ahoz. Trebatze-saioetan, euskaraz ikasgaiak eskaintzen dituzten irakasleei beren lanerako behar duten trebakuntza eskaintzen zaie.
  • Alfabetatze teknikoa:
    Irakasle euskaldunei euskara teknikoko eskolak eskaintzen zaizkie. Ikastaro hau euskara teknikoa lantzeko da. Bertan zenbait baliabide garatzen dira: Euskaltzaindiaren araugintza, Hiztegi Batua, lexiko-sorkuntza, estilo-liburuetatik ateratako gaiak...
  • Ikastaro laburrak:
    Campuseko irakasleentzat antolatutako ikastaroa da. Urtetik urtera gai desberdinak eskaintzen dira beharren arabera.

Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2012 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta