Deustuko Unibertsitateko ikerketa ITRBren (Ikerketaren Emaitzak Transferitzeko Bulegoa) bidez eratzen da.
Unibertsitateko ITRB bi zentrok osatzen dute:
DEIKERek Deustuko Unibertsitatean sortzen diren ikerketa hauek kudeatzen ditu: lehiaketa bidezkoak (Eusko Jaurlaritza, MEC,...) eta Unibertsitateak lehenetsitakoak.
Deustu Fundazioak erakunde eta enpresekin hitzartutako ikerketak ( kontratuak, hitzarmenak..) kudeatzen ditu.
DEIKER Ikerketaren Kudeaketa eta Sustapenerako Agentzia, Unibertsitateko institutu moduan, Deustuko Unibertsitateak bere-bereak zituen ikerrarlo zientifikoak sustatzeko helburu nagusiarekin jarri zen martxan. Ordutik aurrera ITRB Espainiako Unibertsitateen sareko kidea da eta Deustuko Unibertsitateko Ikerketako Errektoreordetzaren ardurapean dago.