Bilboko campusa
Zuzenbideko lizentziaturan euskal lerroan hasten denak lerro horretan jarraitu beharko du lizentziatura amaitu arteko ikasmaila guztietan. Gainerako ikasketa planetan euskarazko kreditu edo ikasgai bat hartzeak ez du eskaintzen diren guztiak hartzera derrigortzen. Hau da, ikasleak erabakiko du ikasgaiaren hizkuntza nahi erara.
Era berean, Euskal Filologian ez dago hizkuntza sarrera-azterketarik, baina matrikula egin aurretik ikasleei esan egiten zaie zein den maila egokia ikasketa hauek egiteko. Honetaz gain, Euskal Filologiako ikasgai bakoitzaren programan zehazten da aldez aurretiko baldintzak dauden ala ez.
Donostiako campusa
Donostiako campusean, ikasketa baldintzei dagokienez, urteko aukera da. Maila jakin batean euskaraz eskaintzen diren ikasgai guztiak hartu behar ditu ikasleak hizkuntza horretan.
Donostiako fakultateetan ezarritako araua honakoa da:
'Gaztelaniaz bestelako hizkuntzetan irakasgaiak egiteko aukera urtekoa izango da. Horrela, urte bakoitzean beste hizkuntza batean ikastea hautatzen duten ikasleek hizkuntza horretan eskaintzen diren irakasgaien artean dagozkien guztietan matrikulatu beharko dute. Gainditu gabeko irakasgaiak hasierako matrikulako baldintzetan egingo dira'