Deustuko Unibertsitateak, Deustuko Egitasmo Unibertsitarioko ildoekin eta espirituarekin bat eginik, Euskararen Normalizazio Plana II jartzen du abian. Plan honek bi arlotan eragingo du: alde batetik, ikasleen prestakuntza eta trebatze prozesuetan gaitasun linguistikoa sustatuko du, bihar-etzi zeregin profesionalak euskaraz zein gaztelaniaz egiteko gai izan daitezen; bestetik, unibertsitateko bizitzako esparru guztietan euskararen erabilera indartu eta sendotu nahi du. Plan hau une honetan indarrean dagoen Plan Estrategikoari lotuta dago eta, bere osotasunean begiratuta, hiru arlo nagusiri dagokie: Zerbitzuei, Ikaskuntza-Irakaskuntzari eta Ikerketari.