englishgaztelania

Aurkezpena

Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkartea (AIDC)

Kooperatiba Zuzenbidearen mundu osoko ikertzaile eta profesionalen artean esperientziak trukatu eta komunikatzeko sarea

Elkartea 1989ko otsailaren 28an sortu zen.

 

1. Helburuak

  • Kooperatibei buruzko ikerketa juridikoen aurrerapena sustatzea.
  • Herrialde ezberdinetako kooperatiben legeak hobetzeko bultzada ematea.
  • Arlo honetan egindako aurrerapenak eta ikerketak zabaltzea.
  • Kooperatiba Zuzenbidearen ikertzaileen artean esperientziak eta informazioa trukatzeko gunea bihurtzea.
  • Kooperatiben nazioarteko erakundeekin harremanetan egotea, Kooperatiba Zuzenbidearekin zerikusia duten ekimenak bultzatzeko.
  • Kooperatiben arloko ikerketa eta ikasketei laguntza ematea.

2. Ekintzak

Helburu horiek lortzeko, Elkarteak:

  • Aldizkako buletina argitaratzen du mundu osoko informazioarekin, legeei, jurisprudentziari eta doktrinari buruz.
  • Estatuetako atalak sortzea bultzatu du; herrialde batzuetan badaude halakoak.
  • Elkarlanerako eta elkarri laguntzeko harremanak ditu Ameriketako Kooperatiben Erakundearekin (OCA) eta Kooperatiben Nazioarteko Aliantzarekin (ACI).
  • ACIren mendeurrena ospatzeko Kongresuarekin bat, kooperatiben printzipioei eta kooperatiben munduko legeei buruzko liburua argitaratu zuen.
  • Kooperatiba Zuzenbidean interesa duten mundu osoko erakunde, unibertsitate eta ikerketa zentroekin harremanak ditu.

Jarduerak garatzeko, Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzaren laguntza du.