Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



Fedea, espiritualtasuna da Deustuko Unibertsitatean zaindu nahi izan dugun arlo nagusietariko bat. Orain, Alumni proiektuak zabaltzen digun atetik ere ekin nahi diogu bide horri. Zelan ulertzen dugu arlo hau? Preposito jeneralak, Adolfo Nicolásek, eman zigun arrastoren bat ESADEn eman zuen hitzaldian:

'Zorionez, 'espirituak' eta espiritualtasunak utzi diote erlijioen eta sinistedunen ondare esklusibo izateari. Gure garaiko gizon eta emakume askok, arrazoi asko direla eta, erlijio tradizio handietatik urrunduta egonagatik, ez diote espiritua lantzeari uko egiten. Askotariko mundu batean gaude, etengabe aldatzen ari den batean; horregatik, espiritua zer den zehaztea zaila da. Baina badirudi, ibilbide desberdinetatik izan arren, arlo sendo batzuetara jotzen dugula: giza sentiberatasun sakona lantzera, enpatia eta bereizteko ahalmena emango duenera; pertsonen eta errealitate ororen aurrean kokatzeko berezko ikuspegi egozentrikotik irtetera; mundua ikusteko eta bertan bakez, errukiz eta elkartasunez bizitzeko modua bilatzera. Espiritua lantzeak 'giza kalitatea' garatzea ere esan nahi izan dezake. Edozelan ere, pertsona 'espiritualak' bilatu, bereizi egiten du; bizitzako aukera handiak gorpuzten saiatzen da, maitasuna iturri duen askatasun zabala oinarri harturik'.

Espiritualtasuna zaintzen jarraitzeko, atea zabaldu nahirik, gure jardueren erakusgarri txiki bat ematen dizugu, interesgarri izan dakizukeelakoan.

Eukaristiak:

  • San Tomas, Unibertsitatearen zaindaria: 2010eko urtarrilak 28.
  • Hausterre eguna: 2010eko otsailak 17.
  • Ikasturte amaiera: 2010eko maiatzak 19.
  • Garate doatsua: 2010eko irailak 10.

Bakearen aldeko otoitza:

  • Eskola garaiko asteazken guztietan (ekainera arte): 10:55

Gogo-jardunak

  • Eguneroko bizitzan.
  • Asteburuetan
    • Azaroak 13-15
    • Urriak 23-25
    • Abenduak 26-30
    • Otsailak 5-7 eta 12-14
    • Martxoak 31 - Apirilak
    • Maiatzak 7-9 eta 21-23
  • Pertsonalizatuak.

Laguntza espirituala: Pertsona zaintzea (cura personalis) da bana-banako arretaren ezaugarri berezienetariko bat. Hona hemen aukera batzuk, bururatu dakizkizukeen beste batzuen artean:

  • Lagun batek beste bati entzuten dion bezala: norbaitekin zer edo zertaz hitz egiteko beharrizana baduzu.
  • Elkarrizketa espirituala: espirituaren gauzei buruz hitz egiteko.
  • Aitortza: bakezko sakramentua.
  • Laguntza espirituala: prozesu espiritual bat bizi eta norbaiten laguntza behar duten pertsonentzat.

Xabierraldia, martxoak 13-14 : san Frantzisko Xabierrekoaren sorleku izan zen gaztelurainoko 25 km-ko erromesaldiarekin bat egiten dugu.

Pazkoa ibiltaria: 2010eko apirilak 1-4. Ibilaldi espiritual eta geografikoa, Tuteratik irten eta Xabierreraino heltzen dena, Pazkoa hainbat elkartetan (Tutera, Oliva eta Xavier) ospatzen dela. Ostiralean eta larunbatean egiten da bidea, 25 km eguneko (30 urtetik beherakoentzat).


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2012 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta