Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



 

Deustuko Unibertsitatearen historia tradizioaren eta berrikuntzaren arteko oreka lortzeko etengabeko apustuaren historia da, beti kalitate eta bikaintasun parametroen bila. Deustuko Unibertsitateak etengabe jarri ditu bikaintasun mugarriak bere bidean eta horiek sendotuz joan dira 1886tik orain arteko bilakabidean. Horrek ematen duen indarrean datza tradizioaren balioa. Berrikuntzaren balioa, berriz, etengabeko hobekuntzan islatzen da, Deustuko Unibertsitateak mende bat baino gehiagoko bizitza luze horretan gaur eguneko Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparrura, Espainiako unibertsitatearen modernizaziora eta Euskal Unibertsitate Sistemaren sorrerara egokitzeko izan duen gaitasunean.

Gure Unibertsitateak helburu argi bat du: unibertsitaterik onenen artean toki bat izatea, irakas-ikaskuntzako eta ikerketa-jakintzako erreferentziako zentro gisa. Gure eginkizuna hauxe da: gaitasunen eta balioen irakas-ikaskuntzan nazioarteko bikaintasuneko campus gisa dugun berezitasuna indartzea, eta giza garapenerako berrikuntzako eta justiziaren sustapeneko arlo zehatzetan espezializazioa sustatzea, unibertsitateko mapa dibertsifikatua eratzen lagunduz, beste batzuekin eta beste batzuengandik ikasteko ahalmen handia izanik, gure alde sendoetatik abiatuta. Bikaintasuneko berezitasun eta espezializazio hori sustatzeko, zera planteatzen da:

  • Deustuko Unibertsitateak goi mailako hezkuntzan duen ibilbide berritzailearen jarraipena bermatzea: balioetan eta gaitasunetan oinarritutako irakas-ikaskuntza eredua, eredu hori titulazio berrietan ezartzea, eta eredua nazioartean zabaltzea (Deusto Tuning Academy), beste batzuekiko ikaskuntza prozesu baten bidez.  
  • Ikerketa eta jakintzaren sorkuntza bultzatzea, Ikertzeko eta Jakintza Transferitzeko Sistema osatuz: ikerketa eta jakintza transferitzeko sistema; kapital intelektuala erakartzea, bertako ikertzaileen prestakuntza bikaina izan dadin laguntzeko (Ikerketa Zentro Bikainen Sarea), beste batzuekiko ikaskuntza prozesu baten barruan.
  • Lanerako eta topaketarako duina eta egokia izango den campus proiektu bat sendotzea (Campus Habitata), inguru globalean integratuta dagoen gizarte proiektu bat duena (Balioa duen Campusa), elkarrekin ikasteko prozesu batean.

2009ko azaroaren 26an, Deustuko Unibertsitateak “Nazioarteko Bikaintasuneko Campus izateko etorkizun handiko proiektu” kalifikazioa jaso du Deusto Campus Mundus 2015 proiektuarekin, Hezkuntza eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioen aldetik. Aitorpen hori Nazioarteko Adituen Batzorde batek egindako txostenean dago oinarrituta eta Espainiako unibertsitate sistemako eliteko eta nazioarteko bikaintasuneko unibertsitate mapako kide izateko moduan jartzen du Deustuko Unibertsitatea, 2015erako. Plan horrek hobekuntzak eta bikaintasun maila hobeak lortzeko bideak jartzen ditu sei arlo kontuan hartuta: irakas-ikaskuntza, ikerketa, jakintzaren transferentzia, nazioartekotzea, campusaren eraldaketa eta inguru lokalarekiko eta globalarekiko harremanak. Planaren barruan etorkizunerako bi asmo nabarmentzen dira: Deusto Tuning Academy sortzea, gaitasunetan eta balioetan oinarritutako irakas-ikasteko Deustuko ereduaren aplikaziorako nazioarteko bikaintasuneko zentro handi bat, eta Deusto Research Center in Social Sciences, gizarte zientzien arloko ikerketa sustatzeko zentroa. Aitorpen honek sendotu egiten du Deustu bikaintasunaren aldeko apustuan, eta Deustuko Unibertsitatearen 2010-2015 urteetarako ildo estrategikoen oinarriak ezartzen ditu.


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2012 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta