Ongi etorri Deusto Alumni webera (Deustuko Unibertsitateko Ikasle ohien webera): Unibertsitate honetako geletatik pasatu diren ikasle guztiekin harreman zuzena eta arina bizi-bizirik mantentzeko martxan jartzen dugun bitartekoa.
Ikasleen Errektoreordetzak sortu du DUko Ikasle ohien Bulegoa, Unibertsitatearen eta ikasle ohien arteko harremana, ikasle ohien beraien artekoa eta irakasleekikoa bizirik mantentzea funtsezko helburu duelarik, eta horrela gure giza garapenean eta lanbidekoan elkarri laguntzeko eta lankidetzako espiritua sortzeko.
Deustuko Unibertsitateak 120 urte daramatza lanean, unibertsitateko lizentziatura, ingeniaritzako titulu, diplomatura eta hainbat titulu propio ematen ditu, baita graduondoko eta master ugari ere, eta bertako geletatik pasatu garen guztiok geure ondaretzat hartu behar dugun historia eta ospea ditu.
Gure Unibertsitateak, Jesusen Lagundikoa izanik, nazio eta nazioarte mailako lotura sare zabala jartzen digu eskura lankidetzarako, eta sare horren laguntza dugula sentitzen dugu era guztietako harreman eta zeregin sozial eta hezkuntzakoetan; horri guztiari, gaur eguneko tresnek harremanetarako eskaintzen dituzten aukerak gehitzen badizkiegu (networking), mundu zabala dugu esku-eskura hobekuntzan lan egiteko.
Uste osoa dugu Deustuko Unibertsitateko geletatik igarotzeak gizarte mailan eta lanbidean garrantzia duen elementu bat izan behar duela, lanbideko eta giza balio komun batzuen defentsako, lankidetzako eta laguntzako benetako espiritua sustatzen duena.
HELBURUAK ETA FUNTZIOAK
Ikasleen eta Unibertsitatearen arteko harremana bizirik mantentzea, baita ikasleen beraien artekoa ere.
- Ikasle ohientzat interesgarri izan daitezkeen hitzaldi, mintegi, ikastaro, graduondoko eta abarren berri ematea eta gonbitea luzatzea.
- Promozioen eta oro har ikasle ohien topaketak sustatzea eta laguntza ematea.
- Ikasle ohien proposamenak eta iradokizunak Unibertsitatera edota fakultate edo eskoletara bideratzea.
- Ikasle ohientzako eta beraien elkarteentzako zerbitzuak sustatzea.
- Azken batean, ikasle ohien eta Unibertsitatearen arteko komunikaziorako eta harremanerako bide izatea.