Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziatura laneko eskaerarik handienetarikoa duena da, tituludunak laneratzeari begira balio anitzekoenak direla uste delako. Horri gehitzen badiogu gure Fakultateko lizentziatuen maila akademiko altua, ikastegiaren izen ona eta Enplegu Zerbitzuak egiten duen lana, oso okupazio maila altua duela ikusiko dugu.

Lehenengo lana topatzeko behar den denborari begiratuta, ikasleen % 93k lortzen du laneko eskaintza bat gutxienez ikasketak amaitu baino lehen. Oso hilabete gutxiren buruan, lizentziatu berrien % 100 egoten da lanean (2008ko promozioko datuak).

Gure lizentziaturik gehienek enpresa pribatuan egiten dute lan. Hala ere, batzuek sektore publikoko ardura handiko postuak, irabazi asmorik gabeko erakundeetakoak edo lanbidean era askean aritzea aukeratzen dituzte.

Deustuko Unibertsitateko La Comercialeko Lizentziatuen Elkarteak enplegu zerbitzu bat kudeatzen du, lizentziatu berriak laneratzea eta laneko esperientzia dutenak sustatzea helburu duena.


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2012 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta