
1950ean Nigeriaren erdialdeko tivtarren artean landa-lan bat egiten ari nintzen. [...]. Arratsalde batean, laguntzaile haietako bat herriko ibaian bainatzetik etorri zen. [...]. Zer gertatu zen galdetu nion. Zera erantzun zidan: "Ezer askorik ez. Gizon bat ito da". Golpean jarri nintzen zutik: "Zer? Ito?" [...]. "Ez al zuen inork salbatu? Ez zinen salbatzen saiatu? (Banekien igerilari bikaina zena)". Erantzuna gogorra izan zen: "Ez zen nireetakoa". Ederto ulertu nuen zer esan nahi zuen: tivtarrak arduratu egiten dira senideei laguntzaren bat ematen, baina ez edozeini. Gorroto nituela bera eta bere balioak pentsatzen aurkitu nuen neure burua, giza bizitza giza bizitza bat dela erakutsi zidatelako, ez zuen inporta norena zen. [...]. Aste batzuk geroago [...], ez nuela ama azken bost urteotan ikusi aipatu nuen. Izututa begiratu zidan: "Zer esan nahi duzu, ez zoazela etxera amari laguntzera?". Elkarri idazten geniola azaltzen saiatu nintzen, harremanetan jarraitzen genuela, berak ez zuela nire laguntzarik behar. Nire azalpenek ez zuten ezertarako balio izan. Ni bere balioengatik nengoen bezain laidotua zegoen bera nireengatik. Urte batzuetan behin eta berriro hausnartu ondoren, nireak hobeak direla uste dut oraindik ere. Zalantzarik gabe, berak bereak hobeak direla pentsatzen jarraituko du.
(P. Bohannan, 1992: 5).