Ikastetxe Nagusiko ikasleek Euskal Administrazio Publikoak (Euskal Autonomia Erkidegoan bizi direnentzat) ematen dituen Egoitza bekak eta Hezkuntza eta Kultura Ministerioak beste autonomia erkidego batzuetatik datozen ikasleentzat ematen dituen Mugikortasun Bekak eska ditzakete. Eskabideak ikasketak egingo diren zentroan aurkeztu behar dira.
Eusko Jaurlaritzak Ikastetxe Nagusian egoteko bekez gain kredituak ere eskaintzen ditu, Deustuko Unibertsitateak eskaintzen dituen kredituen baldintza berdintsuetan. Laguntzak eskatzeko inprimakiak Ikastetxe Nagusiko Idazkaritzan jaso daitezke.