Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



Ostatu soila baino gehiago

Deustuko Ikastetxe Nagusia 1961ean sortu zen prestakuntza akademikoa gizarte eta giza prestakuntzaz osatu nahi zuten ikasleak ikasketa eta elkarbizitza giro batean jasotzeko. Espiritu bera du goiburu gaur ere Ikastetxeak, baita Ignazioren Maitatu eta Zerbitzu eman lema ere.

Ikastetxe Nagusia, Deustuko Unibertsitatearena da, Jesusen Lagundiak zuzentzen du eta zabalik dago Deustuko Unibertsitatean zein Euskal Herriko Unibertsitatean ikasten ari diren neska-mutilentzat. Deustuko Ikastetxe Nagusia Deustuko Unibertsitatetik hurbil dago, bertara joateko bide zuzena duelarik. Denentzako zerbitzuak eskaintzen ditu solairu batzuetan: Harrera, Zuzendaritza eta Administrazioa, Kapera, Jangelak, Ikasketa eta Ordenagailu Gelak, Liburutegia, Gimnasioa, Telebista gela eta Kafetegia, e.a. Logela guztiak dira bakarkakoak eta hiru pabilioitan banatzen dira, eta bakoitzean egongela bat du. Ikastetxea mistoa da eta neska eta mutil ikasleen proportzioa % 50 ingurukoa da.


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2012 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta