Deustuko Unibertsitateak Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan ezarritakoaren arabera, 2009-10 ikasturtean Graduko ikasketak ezarri zituen. Horregatik, datorren ikasturtean ez da Diplomaturako eta Ingeniaritza Teknikoetako ikasketarik izango, ezta Lizentziatura eta Ingeniaritzakoak ere, hauen azken maila izan ezik.
Deustuko Unibertsitatean Graduko edo aurreko unibertsitate antolamenduaren araberako ikasketak hasi nahi dituzten hautagaiek, sartzeko prozesuari buruzko informazioa bertan sakatuz aurkituko dute, edo Idazkaritza Orokorrean.
Aldi berean, Diplomadunentzako Ikastaro Espezifikoa dela medio Turismoko Graduan, Gizarte Laneko Graduan edo Gizarte Hezkuntzako Graduan (azken hau Bilboko campusean bakarrik) sarrera eskatu nahi dutenek,hemen aurkituko dituzte bete beharreko inprimakiak.
|
Deustuko Unibertsitatea - Bilboko Campusa
Idazkaritza Orokorra
Unibertsitateen Etorbidea, 24
48007 Bilbao
Tel: +34 944 413 061
e-mail: secretaria.general@deusto.es
|
Deustuko Unibertsitatea - Donostiako Campusa
Idazkaritza Orokorra
Mundaiz bidea, 50
20012 Donostia-San Sebastián
Tel: +34 943 326 310
e-mail: secretaria-general.ss@deusto.es
|