Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusak, Mundaiz pasealekuan kokatuak, Urumea ibaiaren ertzean eta Cristina-Enea parkearen inguruetan, Donostia hiriaren erdian erabat integratuta dagoen 32.000 metro koadroko unibertsitate esparrua osatzen du. Campusa 1963an hasi ziren eraikitzen, Miguel Oriol arkitektuak proiektatuta eta zuzenduta. Eraikin abangoardista eta berezien inguruan berdegune zabalak ditu eta mundu osoko ia 500 zuhaitz espeziek osatutako arboretuma. Euren artean azpimarratu behar dugu Taxodium edo zingiretako nekostaren kimua eta hegoamerikar jatorria duen araukaria. Ez da falta beste espezie batzuetako zuhaitzik ere, baina Donostiako campuseko "dekorazio berdea" zuhaixkek osatzen dute, azalea, kamelia eta hiazinto edo nartzisoek bezalako erraboildun landareek, eta denek ere zainketa bikainak jasotzen dituzte.

Bost solairutako eraikin batek osatu zuen 1998an campusaren jatorrizko proiektua. 2005ean, gainera, Eraikin Teknologikoaren eraikuntzarekin, liburutegi berriarekin eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren egoitzarekin, instalazio eta ekipamendu berriz hornitu zen campusa, garai berrietako erronka teknologikoei erantzuteko.

Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa nabarmen handitu eta aldatu da hiru eraikin berri inauguratuta, 2011ko ekainean: Patxi Altuna eraikina-ikasgelategia-Dionisio Aranzadi eraikina-Deusto Business School-Executive Educationen eta Graduondokoen egoitza berria Donostian-eta Francisco Garate Innogunea-Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentroa-. Hiru eraikin berri hauek, punta- puntako azpiegitura eta ekipamenduak izateaz gain, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusari emandako bultzada sendoaren erakusgarri dira, campusa berrikuntza iraunkor eta gizartearekiko arduratsuaren erreferente izan dadin


 


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2012 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta