Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



 

Donostiako campusa Mundaizen dago kokatua, Urumea ibaiaren ertzean. Abangoardiako diseinu eta arkitektura bereziko konplexua da, Miguel Oriolek 1963an proiektatu eta zuzendua. Multzo arkitektonikoaren barruan kapera bitxi eta enblematiko bat dago, bi dorre eta hainbat eraikin.


Aita Arrupe Eraikina, bost solairutakoa, 1998an inauguratu zen Unibertsitatearen beharrizanei erantzuteko. Gainera, Matteo Ricci Eraikin Teknologikoaren eraikuntzarekin, liburutegi berriarekin eta Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren egoitzarekin instalazio eta ekipamendu berriz hornitu da campusa, garai berrietako erronka teknologikoei erantzuteko.


2008ko udan hainbat etxe eraikitzeko lanei ekin zitzaien, Deusto Business School-en eraikin berriari esaterako, 1.950 metro koadro izango dituen lau solairutan banatuta. Espainiako erreferente eta Europako Negozio Eskolarik onenetariko bat izateko asmoz, DBSren helburu nagusia mundu osoko exekutiboak eta zuzendariak prestatzea izango da, berrikuntza eta gizarte ekintzailetza funtsezko zutabe dituelarik.


Ikasgelei dagokienez, sei solairutan egongo dira, eta bertan hamar areto eta bederatzi gela egongo dira, baita ikasteko eta lanerako gelak eta bulegoak ere. Ekintzailetzarako Eraikinak enpresari berritzaileen elitea hartuko du ikasle ohiek eta enpresa laguntzaileek osatua. Lau solairu izango ditu, guztira 1.150 metro koadroko azalera. Bertan erabilera anitzeko gela bat, enpresa proiektuetarako gelak, sustatzaileen bi gune eta hainbat zerbitzu orokor egongo dira.


Donostiako campusa Cristina Enea lorategi ederraren inguruetan dago, berdegune zabalak ditu eta mundu osoko 500 espezie biltzen dituen arboretuma. Euren artean azpimarratu behar dugu Taxodium edo zingiretako nekostaren kimua eta hegoamerikar jatorria duen araukaria. Ez da falta beste espezie batzuetako zuhaitzik ere, baina Donostiako campuseko "dekorazio berdea" zuhaixkek osatzen dute, azalea, kamelia eta hiazinto edo nartzisoek bezalako erraboildun landareek, eta denek ere zainketa bikainak jasotzen dituzte.

 


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2012 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta