Bilboko campusa Guggenheim Bilbao Museoaren aurrean dago eta Euskalduna Jauregitik minutu gutxi batzuetara, 350.000 metro koadro baino gehiagoko espazioan aisia, merkataritza, hotel, etxebizitza eta bulego sail handiak dituen eta Bilbo kementsu eta biziberrituaren sinboloa den Abandoibarraren bihotzean. Unibertsitateko liburutegi berriak, Rafael Moneo arkitektuak diseinatuak eta hiriaren kokagune pribilegiatu horretan dagoenak, osatzen du inguru horretako lan arkitektoniko berrien multzoa.
Campusa honako eraikinek osatzen dute: Eraikin Nagusiak edo Literarioak, 1886an eraikiak eta Zuzenbideko eta Letretako ikasketak ematen diren tokiak; La Comercial Eraikinak, 107 urteko eraikinak eta Enpresa Zientzietako ikasketei eskainiak; ESIDE Eraikinak La Comercialeri deutsala dagoenak eta Ingeniaritzako ikasketak emateko prestatuak, eta Mendeurreneko Eraikinak, Unibertsitatearen mendeurrena ospatzeko egin zenak. Campusak 30 espezie desberdinetako arboretuma du, hirian dagoen inguru botanikorik garrantzitsuena.
Unibertsitateko ikasle izatea ikasi nahi dugun gradua aukeratzea baino gehiago denez, DUk hainbat zerbitzu jartzen dizkie ikasleei eskura, unibertsitateko prestakuntza osatzeko: Kirolak, Hizkuntzak, Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua, Pastoraltza, Laneratzeko Zerbitzua, Gizarte Laguntza, etab.
Gainera, Deustuko Unibertsitatean ikasketak egitea erabaki duten Bilbotik kanpokoentzat, unibertsitateak ostatu zerbitzua du, ikasleen eskaerei eta eskaintzei erantzuteko.