Deustuko Unibertsitatea Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan ezarritakoaren arabera funtzionatzeko prest dago. Boloniara egokitutako graduko titulazioen mapak ANECAren onespena jaso du eta gradu berri horiek 2009-2010 ikasturtean hasi dira ematen.
Graduondoen atalean 63 titulu eskaintzen ditugu, 8 espezialitate arlotan antolatuta. Euretatik 33 Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparrura egokitutako masterrak dira, 7 Erasmus Mundusak, eta 31 titulu propio, batzuk on-line egin daitezkeenak, eta doktoregoko 10 programa.
Era berean, ikasketen ataletik gradu berriak ezarri ahala desagertuz joango diren lizentziatura, diplomatura, ingeniaritza eta titulu propioetara ere jo dezakezue.
Horrez gain, gehien interesatzen zaizuen hizkuntza ikasteko aukera zabala ere eskaintzen dizuegu. Deustuko Unibertsitateak eskaintzen dituen hizkuntzak honakoak dira: euskara, espainiera, ingelesa, frantsesa, alemana, arabiera eta mandarin txinera.