Donostiako Campusean Euskararen Kabinetea sortu zen, eguneroko jardunean euskara erabiltzen edota erabili nahi duen langile orori aholkua, laguntza eta informazioa emateko.
Eginkizunak:
- Irakaskuntzarako itzulpenak:
-
- Irakasleak berak bere ikasgairako materiala itzultzea Kabinetearen laguntza izanik.
- Irakaskuntzako testu luzeak itzultzea.
- Aurretik itzulitakoa berrikustea eta zuzentzea edota testu laburren itzulpenak egitea.
- Zerbitzuetako itzulpenak:
-
- Irakaskuntzaz kanpoko zerbitzuetako itzulpenak.
- Euskarako hobekuntza ikastaroak:
-
- Campuseko langile euskaldun orori euskara hobetzeko aukera emateko ikastaroak.
- Langileak euskalduntzeko ikastaroak:
-
- Euskara hutsetik ikasi edota maila hobetu nahi dutenei aukera bat baino gehiago eskaintzea.
Zehaztutako eginkizun hauen helburua da Donostiako Campusean euskara erabili eta sustatzea, hizkuntza horretan ari direnei laguntza emanez. Halaber, laguntzaz haratago, langileak prestatzea da beste helburua, euskaraz jarduteko adina gaitasun lor dezaten.
Harremanak:
Itziar Navarro Picabea (ESTE): inavarro@ud-ss.deusto.es