Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Deustuko Unibertsitatea

*
**
*


Filosofiak inguruan dugun errealitatea ezagutzeko kezkari erantzun nahi dio; gizakiok, bizitzako unerik erabakigarrienetan batez ere, asaldatzen gaituzten galderetan argi egiteko ahalegina egiten du: Zer egin dezakegu? Zein da munduaren eta gauzen zentzua? Zer egiten dugu hemen? Zertarako gaude hemen?

Filosofiaren munduak zentzuaren inguruko gaiak arakatzen ditu batik bat, hala arlo pertsonalekoak nola gizartekoak. Tradizio luze baten haritik, filosofiako ikasketek aparteko zeregina dute gaur egun zentzu kritiko eta espekulatiboa sortzen laguntzeko; filosofiak gizabanakoari eta gizarteari planteatzen zaizkien arazoei irtenbideak bilatzen lagundu ahal eta nahi du.

Ezaguera zientifikoak al dira bermea duten bakarrak? Zientziak arazo guztientzako erantzunak al ditu? Nola txertatu ezaguera zientifikoak jakintzaren multzo osoan? Galderok ere filosofiaren esparrukoak dira. Egungo gogoeta filosofikoa ez da zientziatik bereizita sortzen, zientziarekin elkarrizketan baino, biek osatzen dute-eta gizakion bizipena.

Eta nola sortu bizikidetza zuzena gero eta konplexuago, pluralago eta kultur gehiagokoak diren gizarteetan? Mami etikoa duten galderak ere filosofiakoak dira bete-betean eta haien gaineko gogoeta inoiz baino premiazkoagoa dugu gaur egun.

Informazio gehiago


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2013 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta